Udalak Arieta Haur Eskolako sei gelen eta jantokiaren egokitzapen akustikoari ekin dio
Erreberberazio-denbora erdia baino gehiago murriztea lortu da, eta giro osasungarriagoa eta erosoagoa sortu da, panel fonoxurgatzaileak erabiliz
Datorren astelehenean, martxoak 1, irekiko du Arieta Haur Eskolak hurrengo ikasturterako aurreinskripzioak egiteko epea. Epe hori martxoaren 15era arte luzatuko da.
Oraingo honetan, aurrez aurre izena eman behar da, goizez udaletxeko bulego orokorretan, erregistroan (beheko solairuan)—, edo, bestela, telematikoki, Egoitza Elektronikoaren bidez, helbide honetan: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/
Astelehenean bertan, lehen orduan, Udalaren web gunean jarriko da tramitea egin ahal izateko behar den dokumentazio guztia eta bete beharreko eskabidea. Eskaera PDF formatuan bakarrik eskuratu ahal izanen da. Halaber, egun horretatik aurrera, zalantzarik izanez gero, Eskolarekin harremanetan jar gaitezke 9:00etatik 14:00etara, 948 552039 telefonoan.
Aurreikusita dago maiatzaren 10ean behin-behineko zerrenda argitaratzea eta matrikula egiteko epea maiatzaren 24tik 28ra izatea.
Erreberberazio-denbora erdia baino gehiago murriztea lortu da, eta giro osasungarriagoa eta erosoagoa sortu da, panel fonoxurgatzaileak erabiliz
Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) ‘That’s English’ programa, Hezkuntza Ministerioak sortutakoa, datorren ikasturtean ere Estella-Lizarran eskainik...