2022ko martxoak 7

Ukrainara bidaltzeko materiala eta janariaren bilketa María Vicuña Gazteriaren Etxean zentratuko da

Martxoak 12, larunbatera arteko epea dago, Udalak hainbat erakunde eta elkarterekin koordinatuta parte hartzen duen ekimenean

Estella-Lizarrako Udala, Gazteria eta Elkartasun Arloaren bitartez eta hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, María Vicuña Gazteriaren Etxetik Ukrainara bidaltzeko materiala eta janaria biltzen ari da.

Datorren larunbatera arte (martxoaren 12a), galkorrak ez diren elikagaiak, hotzari aurre egiteko arropa eta materiala, behar handiko produktuak edo material osagarria (gasak, bendak, maskarak, pixoihalak, etab.) entregatu daitezke. Gero, handik banatuko da. Era berean, boluntario gehiago behar dira.

Produktuak eramateko ordutegia hau da: goizez, asteartetik ostegunera, 9:30etik 13:30era; arratsaldez, astelehenetik larunbatera, 16:00etatik 21:00etara. Asteburua, 11:30etik 13:30era.

Udalak gogorarazi du “laguntza oro beharrezkoa da”. “Badakigu Estella-Lizarra oso hiri solidarioa eta abegikorra dela, eta jende askok bakarka lagundu nahi duela badakigun arren, herritar guztiei eskatzen diegu gurekin harremanetan jartzeko modu koordinatu eta zentralizatuan lan egiteko”, azaldu du Jorge Crespo Solidaritateko zinegotziak.

Ekimen honoetan, hainbat erakunde eta elkarterekin ari dira elkarlanean: Gurutze Gorria, Amilips, Asotec eta Bigarren Familia.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba