Estella-Lizarrako Udalak Foruen plazako arkupeak osorik zaharberritzea bultzatzen du
Dagoeneko Vianako Printzearen aldeko txostena du, eta baita memoria bat ere, erreforma 290.240 eurotan (+ BEZa) baloratzen duena

Azaroaren 13an, ostegunarekin, Sortzez Garbiaren pasealekuko 31. zenbakia eraisteko lanak hasiko dira. Lanek 7 eta 10 egun bitartean iraunen dute, eta hiriko erdigunean zirkulazioan eragin desberdinak izanen dituzte.
Enpresa sustatzaile batek, Udalak ingurua garbitzeko eskatu ondoren, datozen egunotan eginen duen eraispen-proiektua aurkeztu zuen. Dagoeneko garbiketa lan txikiak hondakinak bereizteko lanak egiten ari dira eraikin barruan.
Asteazken arratsaldean, ZEL eremuaren barruko lur gaineko aparkaleku osoa hesituko da, segurtasun arrazoiak direla eta. Eta eraispenak iraunen duen egunetan zirkulazioa murriztuko da Sortzez Garbiaren pasealekuan, handik sartu eta aterako baitira obra-hondakinez arduratzen diren kamioiak.
Errei bakarra egonen da alde horretan garaje-tokien jabeak eta zamalanetarako bakarrik sartzeko, eta ezin izango da alde horretan aparkatu.
Gustavo de Maeztu kaletik Sartzez Garbia pasealekurako sarbidea ere moztuko da eta Tierra Estella Bus autobus geltokia autobus geltokira aldatuko da aldi baterako. Eraiste-eremuko oinezkoen zirkulazioa ere murriztuta geratuko da.
Dagoeneko Vianako Printzearen aldeko txostena du, eta baita memoria bat ere, erreforma 290.240 eurotan (+ BEZa) baloratzen duena
Estella-Lizarrako Udalak UE-21 (Estella Boulevard) Exekuzio Unitatearen bizitegi-garapenean beste aurrerapen baten berri eman du: Deierri etorbidean, zezen-plazaren ondoan...
333,46 m2-ko azalera hartzen dute Puy eta Tecenderia kaleek bat egiten duten tokian, eta akordio batera iritsi dira jabe diren bi enpresekin truke bat egiteko. Udalak, bost lurzatiez gain, 238.913 euroko konpentsazioa jasoko du, Frai Diego kalean dagoen etxebizitza libreko lurzati batean parte hartzearen truke