Aralarko Aingeruari harrera
Datorren larunbatean, ekainaren 21ean, Aralarko Aingeruari harrera eginen zaio, 19:15ean, udaletxearen atarian. Musika Bandak, dantza-taldeek, gaiteroek eta txistulariek hartu...

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Marta Ruiz de Alda Parla Estella-Lizarrako alkateari ´Duintasunaren Domina’ emanen dio martxoaren 14an, Senatuan eginen den zeremonia batean.
Ekitaldian, AVTk Letizia erreginari emanen dio terrorismoaren biktimen omenezko urteko saria, “Egia, Memoria, Duintasuna eta Justizia” saria. Gainera, beste domina batzuk emanen zaizkie Aragoiko Gobernuko presidenteari, Jorge Azcon, Extremadurako Juntako Lehendakaritza eta Barne kontseilariari, Abel Bautista, Segurtasuneko Estatu idazkari ohiari Ignacio Astarloa eta Boadilla de Monte herriko alkateordeari, Jesús Egea.
Horrez gain, Segurtasun Indarretako kideentzako eta komunikabideen esparruko hainbat lagunentzako errekonozimenduak ere egonen dira, hala nola Sonsoles Ónega, Jorge Navas García-Montero eta Isaac Palomares Campos abokatu eta irrati esataria.
Datorren larunbatean, ekainaren 21ean, Aralarko Aingeruari harrera eginen zaio, 19:15ean, udaletxearen atarian. Musika Bandak, dantza-taldeek, gaiteroek eta txistulariek hartu...
Estella-Lizarrako Udalak harrera ofiziala antolatu du gaur eguerdian Lizarraldea BHIko DBHko 2., 3. eta 4. mailako eta Erasmus + programaren barruan elkartrukea egiten ari dir...
Gaur goizean harrera ofiziala egin zaie Lizarrako udaletxean Ker Cali Elkarteko ordezkariei, Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin (apirilaren 8a) bat eginez.Marta Ruiz d...