2024ko maiatzak 29

Done Jakue Bideko Udalen Elkarteak Done Jakue Bidea sustatuko du 30 protagonistaren bidez, Estella-Lizarrako kasuan, Javier Caamaño zenarekin

Done Jakue Bideko Udalerrien Elkarteak, zeinaren Lizarra kidea den, bideo labur batzuk egin ditu ‘30 protagonista Done Jakue Bidean’ izeneko seriearen barruan, Done Jakue Bidea sustatzeko eta esperientzia bizitzera jende gehiago erakartzeko.

Gure hiriaren kasuan, Javier Caamaño izan zen protagonista. Duela gutxi hil zen eta urte askoan Estella-Lizarra Bidearen Lagunen Elkarteko lehendakaria izan zen.

Ekimen horren berri ostiralean eman zen Ponferradan egindako batzarrean, eta YouTuben ikus daiteke, elkartearen kanalean. https://www.youtube.com/@AMCS_MunicipiosdelCamino

“Bideo hauek Done Jakue Bidea esperientzia bakar eta aberasgarri bihurtzen duten pertsonen testigantzen bilduma bat osatzen dute, non protagonista bakoitzak bere historia partekatzen baitu, Done Jakue Bidearen ikuspegi sakona eta pertsonala emanez”. Gainera, “Bidearen funtsa harrapatzeaz gain, bide historiko eta espiritual horretan parte hartzen dugun guztion arteko komunitate eta kidetasun zentzua indartzen dute”, ziurtatu du elkarteak.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba