Almudí Kultur Elkarteko pintura ikastaroetarako matrikula irailaren 1etik 4ra irekiko da
Epea ikasle berrientzat zein gaur egunean daudenentzat izanen da, eta azken horiek lehentasuna izanen dute
Apirila Estella-Lizarrara iritsiko da kultur jardueraz josita. Nafarroako Pura Relajo talde ezagunaren kontzertua, haurrentzako antzerkia gaztelaniaz eta euskaraz, bertsolarien jaialdia, Marion Henkeren erakusketa piktorikoa eta “Kultura eta Memoria” zikloa izanen dira ikusgai. Halaber,martxoaren 14tik 17ra, ziklo horrek dokumental bat, antzerkia, ‘Gernika´ film laburra, Angel Sandimasen hitzaldiarekin eskainiko du, eta ikuskizun hau: ´Flamenko eta Literatura: Federico Garcia Lorca Lizarran´.
Los Llanos Kulturagunean, apirilaren 10ean, Aste Santuko oporren ondoren, ‘Pura relajo’ talde nafarraren kontzertua izanen da (20:00etan, 18 euroko sarrerak). Hurrengo astean, martxoaren 18an, haurrentzako antzezlan bat programatu da espazio berean: Txalo Producciones taldearen ‘20.000 legoa itsaspeko zaborretan. Saio bikoitza izanen da: 17:00etan euskaraz eta 19:00etan gaztelaniaz (3 euro sarrera).
Apirilaren 25ean, igandea, haurrentzako beste jarduera bat izanen da, Trokolo Teatro taldearen ‘El cuento del carpintero´ lanarekin eta gaztelaniaz izanen da (18:00etan, 3 euro).
Halaber, apirilaren 23an, ostirala, Zapla! Bertsolari Jaialdia izanen da 18:30ean. Sarrerak 8 euro balio du (6 euro Bertsolari Elkarteko bazkideek).

ZIKLOA ‘KULTURA ETA MEMORIA’
Apirilean programazio berezia ere antolatu da “Kultura eta Memoria” zikloaren barruan. Lau jarduera izanen dira, apirilaren14tik 17ra. Denak Kulturagunean garatuko dira, ‘Gernica’ film laburraren emanaldia izan ezik, Kultur Etxean izanen baita.
Asteazkenean, apirilak 14, ‘Florecica’ dokumentala proiektatuko da, Josefina Lambertoren bizitza kontatzen duena (20:00etan, 3 euro), eta ostegunean, apirilak 15, La Nave-Producciones enpresak ‘El crimen fue en Granada’ (20:00etan, 5 euro) lana aurkeztuko du.
Ostiralean, apirilak 16, ‘Gernica’ film laburra proiektatuko da Kultur Etxean, eta, horrekin batera, ‘Mihisetik pantailara’ izeneko hitzaldia emanen da. Ángel Sandimas izanen da hizlaria (20:00etan, leku mugatuak). Amaitzeko, larunbatean, apirilak 17, 20:00etan, “Flamenkoa eta literatura: Federico García Lorca Lizarran” ikuskizuna (5 euro).
Udaleko Kultura Arloak antolatzen dituen jardueretarako sarrerak totemetan, kafetegiko leihatiletan eta Interneten eros daitezke, https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/ webgunearen bidez.

MARION HENKEREN ERAKUSKETA
Bestalde, Frai Diego Kultur Etxean, asteazken honetatik (martxoaren 31) apirilaren 25era arte, Marion Henke Nafarroan bizi den artista holandarraren erakusketa izanen da ikusgai, ‘Impresiones’ izenburupean.
Epea ikasle berrientzat zein gaur egunean daudenentzat izanen da, eta azken horiek lehentasuna izanen dute
Estella-Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Astea datorren astean itzuliko da, uztailaren 21etik 24ra, ‘Erdi Aroan gobernatzea: teoriak, praktikak, pertzepzioak...
Hiriaren Interpretazio Zentroa (CIEL) Lizarrako Udalaren mendekoa da eta bihartik aurrera, uztailak 15, irekiko ditu ateak. Urteko ordutegia ezarrita dago jada, eta Navark enp...