Estella-Lizarrako Udaleko Gazteria Arloak oso balorazio positiboa egin du larunbatean Foruen plazan egindako kontzertuei buruz; izan ere, eguraldiaren iragarpen txarrak kalera irtetea gonbidatzen ez zuen arren, giroa sortzeko helburua lortu zen. Kontzertuak Enplegu Politiken, Migrazioaren eta Kultur Aniztasunaren Arloarekin lankidetzan antolatu zituen.
Halaber, Gazteria Batzordeak uste du urteko balantzea oso positiboa izan dela jarduerei dagokienez, eta, 2023rako, eta bereziki Puyko Andre Mariaren jaietarako, on line inkesta bat antolatu da gazteen iritzia ezagutzeko. Esteka honetan osa daiteke: https://forms.gle/S8LcG7EHy3a2kdT98