2022ko martxoak 17

Julian Romano Musika Eskolak bere instalazioak eta irakasleak eskaintzen ditu, Estella-Lizarran eta inguruetan errefuxiatuek beren musika prestakuntzarekin jarrai dezaten

Foto noticia

Estella-Lizarrako Julian Romano Udal Musika Eskolak erabaki du ikastetxeko instalazioak, materialak eta irakasleak modu guztiz altruistan eskaintzea, hirira eta inguruko herrietara iristen diren errefuxiatu guztiei laguntzeko, beren musika prestakuntzarekin jarraitu ahal izan dezaten.

Zentroko zuzendari Ángel Luquin-ek azaltzen duenez, “gure harri-koskor txikia jarri behar dugu gerraren tragedia jasaten ari diren pertsona horiei laguntzeko”. Horregatik, Eskolako Patronatuak, organo kudeatzailea den aldetik, “ditugun instalazio eta materialak jarriko ditu pertsona horien eskura, ikasten jarraitu ahal izan dezaten. Eta irakasleok, gure aldetik, eskolak altruismoz emateko eskaintza egiten dugu, musika garatzen jarraitzeko ilusioarekin”.

Erabakia atzo arratsaldean ikastetxeko patioan egin zen ekitaldi sinbolikoaren ondoren jakinarazi da, eta Espainiako Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak bakea aldarrikatzeko eta gerrak eta era guztietako indarkeria gaitzesteko egindako ekimenarekin bat egin du. Patioan, espezialitate instrumental desberdinetako 50 pertsona inguru bildu ziren ‘Himno a la alegría’ delakoa interpretatzeko, “munduko txoko guztietara iristeko asmoz”. Patronatuko lehendakari Javier del Cazo ere bertan izan zen.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba