Lana eta familia bateratzeko zerbitzua: 18-36 bitarteko haurrak
Inscrip servicio conciliacion (2023) eusk
Estella-Lizarrako Udaleko Jolas-oporrak programa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatua, hurrengo ekainaren 29an itzuliko da, aurtengo udan ere, eta irailaren lehen astera arte luzatuko da, zehazki irailaren 4ra arte.
Ibilbide luzeko udal programa da eta Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzentzen da. Adingabekoen garapen integrala ahalbidetzeko gunea sortzen da eta jarduera ludikoaren erabilera sustatzen da hezkuntza- eta sortze-baliabide moduan udako hilabete hauetan.
Izena emateko epea astelehenean hasiko da, ekainak 8, eta ostegunean, ekainak 11, amaitu. Hori guztia Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren parte diren herrietan erroldatutako familientzat, hau da, Estella-Lizarra, Muniain, Morentin eta Aberin. Ekainaren 12an inskribaturikoen zerrenda eginen da eta hilaren 15ean matrikularen ordainketa gauzatu ahalko da. Ekainaren 15tik beste herrietan erroldatutakoek izena eman ahalko dute.
Aurten 42 plaza dago aste bakoitzeko. Parte-hartzaileak lau taldetan banatuko dira adinaren arabera, aparteko neurria baita Covid-19aren aurrean prebenitzeko. Instalazioei dagokionez, Remontival Ikastetxe Publikoa eta San Benito Kulturagunea erabiliko dira. 8.30etik 14.00ra ordutegiarekin eta malgutasuna izanen da sartzeko eta irteteko orduen artean.
Prezioa 40 eurokoa da astean. Deskontuak izanen dira bi anaia-arreba edo gehiago badira (30 eta 20 euro bakoitza, hurrenez hurren), eta zerbitzua aste guztietan eskainiko da, abuztuaren lehenbizikoa izan ezik. Izena emateko fitxa eta argibide guztia zehaztuta Udalaren web-orrian deskargatu daiteke www.estella-lizarra.com edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan hartu. Telefono honetara ere deituta: 948 548223, astelehenetik ostiralera 9.30etik 14.00ra.
Inscrip servicio conciliacion (2023) eusk
Ordoiz Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak, Nafarroako Gobernuarekin hitzartuta, Estella-Lizarrako Udalarekin lankidetzan, ‘Envolviendo ilusiones’ ekimenaren lehen edi...
Guztira, 12 bat lagunek hartuko dute parte, eta hainbat kirol eginen dituzte kiroldegian. Horrez gain, elikadurari buruzko hitzaldia emanen da, Osasun Zentroarekin elkarlanean