2021eko uztailak 28

Ikastetxeek iaz 278 orduz erabili zituzten Udalaren kirol instalazioak Gorputz-Hezkuntzako eskolak emateko

Udalak aukera hori eskaini zien Covid-19k ezarritako neurriak betetzen laguntzeko, eta alokairuaren kostua ordaindu du: 3.515 euro, BEZa barne

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, osasun-agintariek ezarritako urruntze-neurriak betetzen laguntzeko, aukera eman zien ikastetxeei joan den ikasturtean Udalaren kirol-instalazioak Gorputz-Hezkuntzako eskoletarako erabiltzeko.

Zehazki, 278 ordu izan ziren instalazio horiek erabiltzeko, bai Lizarrerria Udal Kiroldegian, bai Remontival frontoian. Udalak 3.515,17 euro ordaindu zituen (BEZ barne) diruzaintzako gerakinaren kontura. Klubek instalazioak alokatzeagatik ordaintzen duten prezio bera da (10,45 euro orduko, gehi BEZa).

Covid-19ren ondorioz sortutako Udaleko Jarduera Fisikoa eta Kirol Arloaren ekimen horretan hiru ikastetxek parte hartu zuten, goizetan beti instalazioak erabiliz: Remontival Ikastetxe Publikoa, Lizarraldea BHI eta Lizarra Ikastola. Zehazki, frontoia 82 orduz erabili zen eta kiroldegia 196 orduz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Heldu da igande honetan Espainiako Itzulia

Espainiako Itzuliaren hamabosgarren etapa datorren igandean, irailaren 10ean, izanen da Lizarran. Hiria 14.48tik 14.56ra zeharkatuko du, gutxi gorabehera, antolatzaileen k...

Volver arriba