Udalak hainbat jarduera eginen ditu udal-aterpetxean eraginkortasun energetikoa eta erromesen erosotasuna hobetzeko
Teilatuko estalkia, kanpoko arotzeria edo klimatizazio- eta UBS-sistema ordeztuko dira
Estella-Lizarrako Udaleko Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala Departamentuak antolatutako bisita antzeztuek, iraileko eta urriko igandeetan, arrakasta handia izan dute. Ia 170 pertsonak hartu dute parte bederatzi saioetan, eta igandero agortu dituzte plaza erabilgarriak.
Arau-aldaketa etengabeen ondorioz, Udalak edukiera 22 pertsonatara mugatu behar izan zituen lehenik, eta, ondoren, aldatu egin behar izan zituen. Egunetako batean, gainera, saioa bikoiztu egin behar izan zen, edukierak aldatu zirenean izena eman zuten guztiei zerbitzua eman ahal izateko.
Antzerkiaz arduratzen den Sapo Producciones enpresak ere bisiten eszenetako bat aldatu behar izan zuen, eta Navark enpresako langile espezializatuek ere parte hartu zuten bisita gidatzeko.
Udalak egiten duen balantzea, nahiz eta Covid-19ak zailtasunak ekarri dituen, oso positiboa da, eta bisitetan parte hartu duten pertsonek asko gozatu ahal izan dute esperientziaz eta hiria gehiago ezagutu ahal izan dute.
Teilatuko estalkia, kanpoko arotzeria edo klimatizazio- eta UBS-sistema ordeztuko dira
Lorategia hobetuko da, zuhaitz gehiago eta erromesentzako bidexka bat jarriko dira, eta mahaiak eta eserlekuak paratuko dira, baita bizikletak garbitzeko eta konpontzeko gune bat ere
Estella-Lizarrako Udalak, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Arloaren bitartez, zenbait hobekuntza egin ditu azken asteetan Donejakue Bidean, hirian zeharreko zatian.Be...