Astelehen honetan, martxoak 24, hasiko da Arieta Haur Eskolan datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko epea
Apirilaren 4ra arte egonen da irekita, egun hori barne
Gaur goizean Induo Teatroren ‘Fake Reality’ antzezlana taularatu da Los Llanos Kulturagunean, ‘Oholtzara-Salto a escena’ programaren barruan. Programa honen helburua da arte eszenikoak publiko gazteari hurbiltzea eta horiek protagonista bihurtzea, haien beharrei bitartekaritzaren, prestakuntzaren eta erakustaldiaren bidez erantzunez.
Nafarroako Antzoki Sareak sustatutako ekimena da, La Caixa Gizarte Ekintzaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Estella-Lizarrako Udalak antolatzen du jarduera hau, Kultura arloen eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez.
Nerabeen mundura iristeko eta haiekin harremanetan jartzeko, Udalak hezkuntza arloaren laguntza izaten du beti. Aurten, Lizarrako CI Politeknikoaren eskutik, tolerantzia, nerabezaroa, sexualitatea, jazarpena, sareak, adiskidetasuna eta maitasuna jorratzen dituen obra bat erakutsi zaie.
Ikastetxeko 300 ikasle baino gehiago bertaratu dira antzezpenera.
Apirilaren 4ra arte egonen da irekita, egun hori barne
Estella-Lizarrako Udalak laguntza deialdi bat onartu berri du datorren udan hizkuntza desberdinetako kanpalekuetara joaten diren haurrentzat. Deialdi bat dago, gehienez 2.000 ...
Estella-Lizarrako Udalak 2025eko dirulaguntzen deialdia ireki du, irabazi-asmorik gabeko proiektuak edo jarduerak egiteko, baldin eta herriko gazteek modu aktiboan parte h...