Irailaren 1ean irekiko da Julián Romano Musika Eskolarako matrikula
Julián Romano Musika Eskolak 2026-2027 ikasturterako matrikula berriro zabalduko du irailaren 1etik 10era. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara iza...
Udal hilerriak ordutegi berezia izanen du urriko azken egunetan eta azaroaren hasieran, Santu Guztien eguna dela eta.
Urriaren 25etik, larunbata, azaroaren 2ra, igandea, biak barne, ordutegia 9:00etatik 18:00etara izanen da.
Jende gehien espero den egunetan, Udaltzaingoak, Enplegu Sozial Babestuaren laguntzarekin (Nafarroako Gobernuak finantzatzen du programa hau, eta Europar Batasunak, Europako Gizarte Funtsak, kofinantzatzen du), hilerrirainoko ibilgailuen sarbidea erregulatuko du.
Azken tartera arte soilik sartu ahal izanen dira mugikortasun arazoak dituztenak, adinekoak, taxiak eta abar. Gainerakoek oinez igo eta jaitsi beharko dute, sarbidean jende pilaketarik egon ez dadin. Horrez gain, Agni zaharreko landa aparkaleku gisa egokituko dute.
Julián Romano Musika Eskolak 2026-2027 ikasturterako matrikula berriro zabalduko du irailaren 1etik 10era. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara iza...
OHARRA: Datorren asteko asteroko merkatua, martxoaren 19a, osteguna, jaieguna denez, ohi bezala, asteazkenera, martxoaren 18ra, aurreratuko da.
Datozen egunetan, Udalak hogei bat paperontzi aldatuko ditu, azken asteetan ekintza bandalikoak izan baitituzte hiriko hainbat puntutan.Paperontzi batzuk apurtuta ager...