Udalak Gabonetan antolatutako Jaiotzen Ibilbideko eta elurrezko panpinaren gaineko lehiaketetako sariak zozketatu dituzte
Lau irabazleek 500 euro jasoko dituzte, herriko dendetan egindako erosketengatik trukatzeko

Farmazia Goyache irabazlea izan da aurten Estella-Lizarrako Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Arloak antolatzen duen Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren. Lehiaketa honetan 34 parte-hartzailek eman dute izena edizio honetan. Irabazle gisa, 1.000 euroko saria jasoko du, kanpainarekin bat egin zuten saltokietan erosketak egiteko.
Bigarren saria, oraingo honetan, 2023an bezala, Curcuma Loradendarentzat izan da, aurreko edizioetan ere lehiaketa irabaztea zer den badakielako eta 500 euroko txarteña lortuko du, erosketetan trukatzeko.
Bi sari horiek, ohi bezala, epaimahai batek aukeratu ditu. Epaimahaia Cristina Perez Merkataritza zinegotziak, Ana Duarte zinegotziak eta Sandra Irigoyen Estudio 10 enpresako bazkide, ingeniari eta Proiektuen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterrak osatu dute.
HERRITARREN SARIA
Azken urteetan gertatu den bezala, lehiaketak sari herrikoia emanen dio Udalaren webgunean boto gehien jaso dituen erakusleihoari: 300 euro erosketetan. Oraingo honetan, Sweet Cake by Sandra gozogintza sortzailearen negozioak irabazi du, 877 botoetatik 166 eskuratuta (%18,93).
Bigarren Optica Navarra izan da, 102rekin (%11,63), eta podiuma Andrea Sanjurjo optikak osatu du, 87rekin (%9,92). Horien atzetik daude Arte se escribe con amor (81 boto) eta Mail Boxes (59).
Sariak gaur eguerdian banatu dituzte, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, batzordeko eta epaimahaiko ordezkariek, eta parte hartu duten saltoki guztiek lehiaketan jarritako ahalegina eskertu dute.
Lau irabazleek 500 euro jasoko dituzte, herriko dendetan egindako erosketengatik trukatzeko
Bigarren saria Farmazia Goyachek eskuratu du, eta herritarren saria, 1.563 botorekin, Optica Navarrak
Ekimenak marrazki lehiaketa bat eta panpinaren izena asmatzeko beste bat biltzen ditu, 500 euroko bi sarirekin, tokiko merkataritzan erosketetan truka daitezkeenak. Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek ostegun honetan, abenduaren 18an, 14:00ak arte dute izena emateko epea