2023ko irailak 4

Gerontogimnasia jarduerarako izen-ematea ostegun eta ostiral honetan eginen da udaletxean

Ostegun honetan, irailaren 7an, eta ostiralean, irailaren 8an, Estella-Lizarrako Udaleko Kirol eta Osasun Arloak antolatzen duen Gerontogimnasia jarduerarako izen-emateak formalizatu beharko dira. Inskripzio horiek udaletxean eginen dira, bi egunetan, 7:30etik aurrera.

Hiru dokumentu aurkeztu behar dira: inskripzio-orria beteta (udaletxean, bulego orokorretan eta beheko solairuan edo udal-kiroldegian jaso daiteke), NANaren fotokopia bi aldeetatik eta bankuko aurrezki-libretaren fotokopia, non kontu-zenbakia ikusiko baita.

Jarduera hau 65 urtetik goitiko pertsonentzat edo 2023. urtean betetzen dituztenentzat da eta 40 euroko prezioa du urtean. Eskolak irailaren 18an hasi eta ekainaren 14an bukatuko dira udal kiroldegian eta 200 plaza daude guztira.

Hainbat talde daude: astelehen, asteazken eta ostiral txandakatu bat, 8:45etik 9:45era, 9:45etik 10:45era, 11:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara, eta astearte, ostegun eta ostiral txandakatu bat, ordutegi berarekin.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba