Almudí Kultur Elkarteko pintura ikastaroetarako matrikula irailaren 1etik 4ra irekiko da
Epea ikasle berrientzat zein gaur egunean daudenentzat izanen da, eta azken horiek lehentasuna izanen dute

Lizarrako Done Jakue Bidearen Lagunen Elkarteak, Frantses Bidea elkartearekin eta kudeaketa teknikoaz arduratzen den Sargantana enpresarekin batera, ‘Camino siglo XXI’ proiektua aurkeztu du gaur goizean Kultur Etxean. Done Jakue Bidea modernizatzeko ekimena da, Donejakue Bideko hainbat elkartek sustatua, eta Next Generation funtsetako ia milioi bat euroko aurrekontua du (‘Experiencia Turismo España” deialdiarenak).
Marta Ruiz de Alda alkatea eta Ana Duarte zinegotzia izan dira proiektuaren aurkezpenean. Alkateak nabarmendu du Bidea modernizatzeko eta “xehetasun txikiak zaintzeko” proiektuaren helburua, esperientzia hobea eskaintzeko egiten dutenei, eta “Lizarrarentzat turismoa zer garrantzitsua den eta turismoaren barruan Done Jakue Bidea, ezbairik gabe, funtsezkoa dela” gehitu du.
‘Camino siglo XXI’ ekimenak 17 ekintza biltzen ditu: digitalizazioa, automatizazioa, prestakuntza ekintzak, jasangarritasuna, zerbitzuen hobekuntza, etab. Estella-Lizarrako elkarteak laguntzaile birtual bat garatuko du erromesei Bide osoan laguntzeko, zalantzak argituz, informazio turistikoa eskainiz, zerbitzuez… esan du Maxi Ruiz de Larramendi presidenteak. Harekin batera, Miguel Pérez (Camino Francés) eta Víctor López (Sargantana) aritu dira.
Epea ikasle berrientzat zein gaur egunean daudenentzat izanen da, eta azken horiek lehentasuna izanen dute
Erromesek edozein indarkeria-mota jasaten dutenean dauden baliabideen berri ematen da, gaztelaniaz eta ingelesez. Donejakue Bidea igarotzen den Nafarroako udalerrietako farmaziek, aterpetxeek eta hotelek kanpainaren materiala zabaltzen dute
Estella-Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Astea datorren astean itzuliko da, uztailaren 21etik 24ra, ‘Erdi Aroan gobernatzea: teoriak, praktikak, pertzepzioak...