Estella-Lizarrako Udalak duela gutxi onartu ditu garapen bidean dauden herrialdeetako biztanle behartsuen eta bereziki ahulak diren taldeen funtsezko eta oinarrizko beharrak betetzen dituzten proiektuak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak, 2021erako. Kontu-saila 24.500 eurokoa da eta Gazteria eta Elkartasun zinegotzigoaren menpe dago. Gehienez ere zortzi proiektu laguntzeko erabiliko da.
Aurkezten diren proiektuekin batera, herritarrak sentsibilizatzeko jardueren eta Lizarrako komunitateak eta taldeek nazioarteko elkartasunean parte hartzea sustatzen duten jardueren programa aurkeztuko da.
Proiektuak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratzen denetik hasita.
Xehetasun guztiak, hemen: https://www.estella-lizarra.com/wp-content/uploads/2021/04/Convocatoria-Paises-desarrollo-2021-Eusk.pdf