Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa (2023). Herri-bozketa
Jarraian, Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Sailak antolatutako 2024ko Gabonetako Erakusleihoen Herri Lehiaketan parte hartu duten 24 establezimenduen argazkiak er...
Azaroaren 30ean, hiriko patroia den San Andres egunean, Gabonetako argiak piztuko dira Lizarrako kaleetan, 18:00etan, tradizioa betez. Udala da, Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala Arloaren bitartez, argiztapenaren kudeaketaz arduratzen dena, jabetzan dauden elementuak eta urtero alokatzen direnak konbinatuz.
Oraingo honetan, Leioako (Bizkaia) Murbidecor enpresak esleitu ditu argiak, eta 31 arku emanen dizkio Udalari honako aurrekontu honekin, 6.450 euro gehi BEZa. Zehazki, 15 arku handi dira, urre-koloreko girlandak dituztenak (Sorkunde Garbiaren pasealekua, Nafarroa Beherea eta San Andres kaleak), eta beste 16 txikiagoak, izarrak eta argizko errezelak dituztenak.
Azken horiek Kale Nagusian, Kale Berrian, Comercio kalean, Caldereria kalean, Izarra kalean, Nafarroa Beherean eta, seguru asko, La Rua kalean banatuko dira, azken honen obren bilakaeraren zain. Bestela, beste kokaleku bat bilatuko zaio. Era berean, aurten, arkuetako ainguraketa eta zirgak segurtasun arrazoiengatik ordeztu dira.
Bestalde, Udalak argiak ditu jabetzan, udaletxeko fatxadarako eta plaza nagusietarako: argien errezelak geltokiko eraikinean; Pazko-loreak dituzten loreontziak, Santiago plazan; eta Foruen plazan, argien errezelak San Juan elizan, elur-malutak kioskoan eta Gabonetako beste irudi batzuk kale-argietan. Arkuen alokairua alde batera utzita, Udalak elementu guztien instalazioaren kostuari eta energia kontsumoari aurre egiten die.
Argiak 38 egunez egonen dira piztuta, azaroaren 30etik urtarrilaren 6ra, biak barne. Hori bai, oraindik erabakitzeko dago pizte-ordutegia, osasun-agintariek ezarritako murrizketen bilakaeraren araberakoa izanen baita.
Jarraian, Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Sailak antolatutako 2024ko Gabonetako Erakusleihoen Herri Lehiaketan parte hartu duten 24 establezimenduen argazkiak er...
Estella-Lizarrako Jaiotzen Ibilbidea egin daiteke jada. Ibilbide horretan 12 establezimenduk parte hartzen dute, eta Lizarrako Udalak bigarren urtez jarri du martxan, Lizarrer...
El próximo lunes, día 9 de diciembre, comienza una nueva campaña de bonos para poder realizar compras en alrededor de 150 establecimientos de la ciudad con un 20% de descue...