2023ko otsailak 27

Autobus geltokiko eraikina birmoldatzeko obrak amaituta

Komun publikoak jarri dira, eta itxarongela eta takila berritu dira

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloak autobus-geltokiko eraikinaren beheko solairuko zaharberritze handiari ekin dio azken hilabeteetan. Gaur goizean, Pablo Ezkurra Arloko zinegotziak bisitatu ditu lan horiek, komunikabideekin topaketan.

Obrek aukera eman dute orain arte egon ez ziren komun publikoak eraikinean jartzeko (ondoko Geltokiko tabernakoak bakarrik zeuden), higiezinaren atzealdetik aparteko sarrera dutenak. Eta, era berean, erabat zaharberritu da itxaroteko eremua, eta kontsignak jarri dira hirira joaten diren pertsonek beren gauzak gordetzeko toki bat izan dezaten eta esertzeko bankuak.

La Estellesako takillen eremua ere berritu da, eta laster berriro ere bere jarduera berreskuratzea espero da. Izan ere, irailetik, lanak hasi zirenetik, txartelak autobusetan bertan saldu dira.

Hermanos García Llorente enpresak egindako lanek 60.000 euro inguruko aurrekontua izan dute (BEZa barne) eta Nafarroako Gobernuak 22.358,87 euroko dirulaguntza emanen du. 64 metro koadroko azalera osoa berritu da.

Jarduketaren bigarren zatia egiteke dago, hau da, eraikinaren atzealdeko estalkia kentzea, uralitazkoa, haren ordez beste bat jartzeko. Esku-hartze hori 70.000 euro inguru kostatuko da, BEZ barne.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba