2024ko martxoak 4

Estella-Lizarrako Lantegi Eskolako sorosleen lehen promozioa amaitu da, Lanbide Ziurtagiriarekin

Orain, praktikak hasiko dira enpresetan, eta Nafarroan dagoen eskaria dela eta, ikastaroa laneratze-maila handiarekin amaitzea espero da

Foto noticia

Estella-Lizarrako Lantegi Eskolako lehen sorosle-promozioak, Lanbide Ziurtagiriarekin, (guztira 13 lagun) dagoeneko amaitu du bere prestakuntza, eta orain enpresetan praktikak egiten hasteko garaia da.

2.mailako Profesionaltasun-Ziurtagiriaren ikastaroa da (“Ur-instalazioetako sorospena”). Urriaren 20tik otsailaren 14ra bitartean egin da ikastaroa, eta lau prestakuntza-modulutan banatu da: igeriketa, prebentzioa, lehen sorospenak eta erreskatea (guztira 290 ordu).

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak dirulaguntza eman dio eta Estella-Lizarrako, eskualdeko eta are Iruñeko langabeei zuzendu da. Inti Nehuen-ek eman du, eta ikastaroan parte hartu dute Prebentzioan eta Lehen Laguntzetan adituak.

Bestalde, prestakuntza praktikoa Lizarrerria kiroldegiko igerilekuan egin da, eta Gurutze Gorriak Lehen Laguntzetako ekipamendua mailegatzen lagundu du.

Aste honetan hasi dira praktikak. Eskolako Zuzendaritzak prestakuntza-moduluak gainditzen dituzten ikasle guztiei ematen dizkie praktikak egiteko aukera, laneratzea lor dezaten.

Zehazki, sorospen-praktiketarako Lantegi Eskolarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten enpresak (80 ordu) hauek dira: Kirolzer (Lizarrerria kiroldegia), Mugitu (Ardantze Zentro Termoludikoa), Berrikilan (Berriozarko kiroldegia), Elortzibar Kirol Zerbitzuak (Noaingo kiroldegia) eta Mas Quatro (Tafallako Kirol Hiria).

Udaleko Hezkuntza, Enplegu Politika eta Ekintzailetzako zinegotzigoak enplegurako prestakuntzaren alde egiten du lan, honelako ikastaroak eskainiz. Nafarroan sorosle gisa kualifikatutako langilerik ez dagoenez, laneratze-maila handia lortzea espero da.

Eskolan antolatzen den Gorputz eta Kirol Jardueren arloko bigarren ikastaro da hau, “Mendi txiki eta ertaineko ibilbideak” izenekoaren ondoren. Hura azaroan amaitu zen, Zumakearen Bidean praktikak eginez, seinaleak hein batean lehengoratuz.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba