2023ko maiatzak 11

Aisialdiko begiraleen ikastaroa amaitu da Gazteriaren Etxean

Foto noticia

Joan den larunbatean amaitu zen aisialdiko monitoreen ikastaroa. Urtarriletik, larunbatero, goizez, Maria Vicuña Gazteriaren Etxean eman dena, eta horretan, 18 eta 25 urte bitarteko 20 gaztek hartu dute parte.

Estella-Lizarrako Udalak antolatu du ikastaroa, eta, gainera, matrikularen zati bat finantzatuko du. Beste zatiari Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Institutuak emanen dio dirulaguntza.

Klaseak Nafarroako Urtxintxa Aisialdi Eskolak eman ditu eta, ikastaroaren ondoren, 120 orduko praktika eta borondatezko jarduerak eginen dituzte Lizarran eta Merindadean aisialdiarekin zerikusia duten proiektuetan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba