
Estellerriko lau ikasle saritu dituzte Ager Vasconum Literatura Lehiaketaren bosgarren edizioan. Lehiaketa Estella-Lizarrako Udalak antolatzen du, besteak beste, euskaraz idazteko zaletasuna sustatzeko eta belaunaldi gazteen literatura-sorkuntza bultzatzeko.
Zehazki, Eneko Rodríguez Fernándezek (Estella-Lizarra), Onintze Arrastia Mauleonek (Arellano) eta Eider Pelaezek (Aiegi) jaso dute saria narratiba kategorian, eta Nora Urreak (Estella-Lizarra) poesian.
Aurten hamar sari banatuko dira bihar, 19:30ean, Erriberriko kultur etxean.