Estella-Lizarrako Udalak kanpaina bat jarri du abian herriko merkataritza urtebete zail honetan ‘koloreztatzeko’
´Kolorea!’ lelopean, sektorea babestuko da hedabideetan, sare sozialetan edo mupietan publizitatea eginez, eta 12.000 orri banatuko dira txikienak entretenitu eta kontzientziatzeko
Estella-Lizarrako Udalak kanpaina bat jarri du abian herriko merkataritzari laguntzeko, Covid-19agatik bereziki zaila den urte honetan. Garapen Ekonomikoaren arloak sustatutako ekimena, ‘Kolorea’ leloaren inguruan diseinatu da: Demos color a nuestro comercio-Eman kolorea gure dendei” eta 8.200 euroko inbertsioa egin da.
Sustapen honen bidez, herritarrak eta Lizarrako bisitariak herriko saltokietan inoiz baino gehiago kontsumitzera animatu nahi dira. Horretarako, hainbat publizitate-ekintza antolatu dira.
Adibidez, bideo bat argitaratu da, datozen egunetan sare sozialetan zabalduko dena. Datorren astetik aurrera, irratiko iragarki batzuk emanen dira (horietako batean, bi nesken parte hartzearekin), publizitatea eginen da tokiko hedabideetan, eta kanpainaren berri ematen duten kartelak jarri dira hirian sakabanatutako hamar bat mupietan eta markesinetan.
Bideorako eta iragarki laburretarako, Mixel Ducau-ren ‘Kolore, kolore’ abestia aukeratu da. Kanpainarekin elkarlanean aritu nahi izan du, era eskuzabalean, kanpainaren helburua tokiko merkataritza sustatzea baita.
ORRIAK ETA ARKATZAK
Era berean, erakusleihoetan jartzeko kanpainari buruzko kartelak eta eranskailuak banatuko dira datorren astetik aurrera (ia 300), baita 12.000 orri eta 2.000 kutxatila ere, koloretako arkatzekin, txikienek koloreztatu ahal izateko.
Hiru diseinu desberdin prestatu dira bilduma txiki gisa, hiru eraikin enblematiko protagonista gisa hartuta: Udaletxea, San Pedro Ruako eta Nafarroako Errege-Erreginen Jauregia, gaur egungo Gustavo de Maeztu Museoa. Etxeko txikienek herriko merkataritzari kolorea emateko modu originala.
Kanpaina Calle Mayor Comunicación y Publicidad enpresak egin du.
Estella-Lizarrako Udalak gaur publikoki aitortu eta eskertu nahi izan du Udalaren Tailer Eskolan garatutako Prestakuntza eta Enpleguko azken Programa Integratuan (PIFE) parte ...
Gaur goizean, Hilobi Santuaren ingurune paregabean aurkeztu da Estella-Lizarrako XXVII. Erdi Aroko Astearen egitaraua. Aurtengo edizioa uztailaren 20tik 26ra bitartean egingo ...