Estella-Lizarrako Udaleko Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala Arloak deskontu-bonuen kanpaina berri bat aterako du aurki, aurreko kanpainan parte hartu ez zuten dendetarako, ostalaritzako lokaletarako eta hiriko zerbitzuetarako. Kanpaina hori udaberriaren amaieran egin zen, eta Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkarteko establezimenduentzat bakarrik gorde zen. Elkarte hori arduratu zen bonuak kudeatzeaz.
Oraingoan, elkartekide ez diren establezimenduetarako da kanpaina, eta Udalak zuzenean eginen du. Hirian kontsumoa sustatzeko ekimen berri honekin bat egin nahi dutenek Udaletxean eman behar dute izena urriaren 13a baino lehen, honako posta elektroniko honetan: desarrollo.local@estella-lizarra.com. Dendaren izena eta titularrarena bidali behar dituzte, eta harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa jarri.