
2025 Estella-Lizarrako festetarako kartel lehiaketarako deialdia
Estella-Lizarrako Udalak 2025eko Lizarrako Festetako Kartel Lehiaketarako deialdia egin du. Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira, eta teknika librea izanen dut...
Prentsa-ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu 2022ko festen hasieraren berri emanen duten suziriak Marilys Echeverria Arroniz eta Juan Carlos Lopez Oscoz jaurtikiko dituztela.
Ordezkaritza honen bidez, gizarteak pandemiari eta haren ondoriozko egoerari aurre egiteko egin den ahalegina aintzat hartzen da, eta, bereziki, osasun-sistema publikoko langileek oro har egindako lana, bai ospitale-sistemakoak, bai lehen mailako arretakoak, kasu honetan Marilys eta Juan Carlosek ordezkatuak.
Jende askok merezi du, hainbat sektoretakoak izanik ere, 2022ko festei hasiera emanen dien metxa pizteak izanen lukeen ohorea; beraz, Lizarrako Osasun Zentroko eta García Orcoyen Eskualdeko Ospitaleko langileak hautatzea horientzako guztientzako omenaldia ere izan nahi du. Komunitate osoaren lanaren bidez bakarrik egin ahal izan zaio aurre osasun- eta gizarte-salbuespenezko egoerari.
Horrela, 2015etik aurrera, Udalak Lizarrako festen izaera herrikoia azpimarratu nahi du, eta jaien hasieran protagonismoa eman nahi die egunero hiria egiteko eta bertan bizi diren pertsonen bizitza hobetzeko lan egiten duten pertsonei, elkarteei, taldeei eta gizarteko sektoreei.
Estella-Lizarrako Udalak 2025eko Lizarrako Festetako Kartel Lehiaketarako deialdia egin du. Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira, eta teknika librea izanen dut...
Puntu horiek NANaren ziurtagiri digitalak polizia-etxe batera joan gabe berritzeko aukera ematen dute, baita MiDNI mugikorrerako aplikazio berrira sartzeko aukera ere
Aspalditik Oncineda Karpako aldageletako hallean zegoen desfibriladorea eraikinaren kanpoaldera eraman dute duela gutxi, sarrera ingurura. Arrazoia da atletismo pista berriare...