Estella-Lizarrako Adopziozko Seme izendatzeko tramitazioari ekin dio
Matarón (Bartzelona) jaioa, 80 urtetik gora daramatza Ega hirian bizitzen
Estella-Lizarrako Udalak izapideak hasi ditu Domingo Llauró Camposi Estella-Lizarrako seme adoptatuaren ohorezko titulua emateko, “hiri honetako kultura-bizitzari egindako ekarpena eskertzeko”, ekimen hau sustatu duten hainbat erakunde eta bizilagunek azaldutakoaren arabera.
Irailaren 14ko Alkatetze Ebazpenaren bidez erabaki da administrazio espedientea irekitzea. Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan. Era berean, erabaki da Udaleko Kultura eta Ondare Batzordeak, arloko teknikariek lagunduta, aztertuko duela jendaurreko aldian espedienteari erantsitako dokumentazioa, irizpena eman aurretik. Osoko Bilkurari aurkeztuko zaio, onar dezan.
Domingo Llauró, Matarókoa (Bartzelona), 91 urte ditu, baina 1939. urteaz geroztik Ega hirian bizi da, eta hemen kronista, argazkilari edo musikari gisa aritu da, besteak beste, eta hainbat taldetako kide ere izan da.
Domingo Llaurók berak bideo-elkarrizketa batean azaltzen duen protagonistari buruzko xehetasun gehiago ‘Lizarra, oroimenari men’ webgunean dituzu.
Sakatu hemen: http://www.estellaricaenmemoria.com/?q=personas/117
Consulta la Resolución de Alcaldía: INCOACION EXPEDIENTE HIJO ADOPTIVO