Estella-Lizarrako Udala eta Bearingo Kontzejua duela aste batzuk hasi ziren lanean bi herriak komunikatzeko bizikletentzako azpiegitura proiektu batean. Proiektu horren helburua da mugikortasun jasangarria sustatzea eta oinezkoen segurtasuna hobetzea 1,5 kilometro inguruko zati batean.
Dagoeneko eskatu da memoria baloratu bat, Nafarroako Gobernuak horrelako proiektuetarako ematen dituen laguntza errepikarien deialdietan parte hartzeko. Gaur beste bilera tekniko bat egin da udaletxean, eta bi herrietako ordezkariek hartu dute parte; besteak beste, Jesús Vergara Bearingo Kontzejuko lehendakariak eta Rafael Villanueva Lizarrako Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko zinegotziak.
Azpiegitura Zaldu eremutik Bearineraino joanen litzateke, galtzadaren ezkerraldetik. Lehen zati horretan, oinezkoen alternatiba dagoenez, bizikletentzako trazadura bakarra proposatzen da, eta, gero, bizikletentzako eta oinezkoentzako erabilera partekatua izango luke, hiru metroko zabalerakoa, gutxi gorabehera.