Asteazkenetik aurrera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko %20ko hobaria eska daiteke Estella-Lizarrako Udalak autobus geltokiaren ondoan jarritako puntuetan
Helbide fiskala hirian duten pertsona eta erakundeek baliatu ahal izanen dute deskontu hau
Estella-Lizarrako Udalak hogeita hamar bat hidrojardinera jarri ditu hiriko hainbat tokitan, Lorezaintza eta Ingurumen udal zerbitzuek elkarrekin sustatutako jarduketa baten barruan. Jarduketa horren helburua da hiriko landaredia areagotzea, hiriko paisaia hobetzea eta espazio atseginagoak eta jasangarriagoak sortzea.

Orain arte, formatu handiko hormigoizko 23 hidrojardinera jarri dira, baina datozen asteetan 30 unitatera iristea aurreikusten da. Jarri diren jardinerak hiriko toki ezberdinetan daude banatuta: 8 San Andres kalean, 4 Blanca Cañas kalean, 5 Merindade kalean eta 6 Cordeleros inguruan.
Hidrojardinera horietako bakoitzak 950 litroko edukiera eta metro bateko altuera du, gutxi gorabehera. Neurri horiek zuhaitzak behar bezala hazteko eta landare gutxi dagoen hiriguneetan itzala egiteko pentsatuta daude.
KAPILARITATEZKO UREZTATZEA
Jarduerak garrantzi berezia du San Andres kalean; izan ere, duela urte batzuk karrika eraberritu zutenean, ez zuten ez txorkorik ez ureztatze-sistemarik jarri kalearen alde batean. Egoera horren aurrean, Udalak zuhaitz berriak sartzeko apustua egin du orain, neurri handiko jardineren bidez, zuhaitzak hazteko behar den lur bolumena emateko gai izanen direnak.
Hidrojardinerek kapilaritatezko ureztatze-sistema dute, uraren kontsumoa optimizatzeko. Funtzionamendua beheko depositu batean oinarritzen da, non ura pilatzen den, eta kotoizko soka-sistema batean, zeinak, kapilaritatearen bidez, landareak eta zuhaitzak garatzeko behar den hezetasuna mantentzen duen.
Ligustrum japonicum espeziea hautatu da, azkar hazten delako, hiri-ingurunera egokitzen delako eta ur gutxi behar duelako. Horrez gain, duela hilabete batzuk egindako zuhaitzen diagnostikoan jasotako gomendioei jarraitzen die. Zuhaitzen inguruan abeliak ere landatu dira, eta hiriko biodibertsitatea handitzen eta landaredi urria zuten kaleetan irudi berdeagoa eta atseginagoa ematen lagunduko dute.
Ingurumen eta estetika aldetik duten funtzioaz gain, Blanca Cañas eta Merindade kaleetan jarritako hidrojardinerak galtzadaren gainean jarri dira oinezkoen pasabideen aurreko bost metroetan. Jarduera honen bidez, hiri-ingurunean berdegune gehiago jartzeaz gain, zebra-bideetan ikuspena hobetu eta oinezkoen segurtasuna indartu nahi da.
Helbide fiskala hirian duten pertsona eta erakundeek baliatu ahal izanen dute deskontu hau
Gaur arratsaldean aurkeztu da Basartea enpresak egin duen Lizarrako Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Plana. Rafael Villanueva Ingurumen zinegotziak eta enpre...
Maiatzaren 14an, ostegunean, Udalak PAMIF aurkeztuko die herritarrei, Lizarrako Baso Suteen Kontrako Udal Jarduketa Plana. Suaren aurrean azkar eta seguru jarduteko ibilbi...