Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa (2023). Herri-bozketa
Jarraian, Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Sailak antolatutako 2024ko Gabonetako Erakusleihoen Herri Lehiaketan parte hartu duten 24 establezimenduen argazkiak er...
Udalak bere hautagaitza aurkeztu du Estella-Lizarra 2025eko Eguberrietako Europako Hiri bihur dadin. Aitorpen hori urtero ematen du Eguberrietako Hirien Sareak (irabazi-asmorik gabeko elkartea), Europako Parlamentuaren babespean, eta 27 estatu kideetako eta Europako beste 15 herrialdetako herriek ere parte har dezakete.
Sari horretarako izena emateko epea urriaren 31n itxi zen eta azaroko lehen egun hauetan nazioarteko epaimahai batek hartuko du erabakia. Lizarra, biztanleriaren arabera (10.000 eta 100.000 biztanle artean), Europako Gabonetako Hiria izateko hautagaia da, nahiz eta sari hauetan beste bi kategoria dauden: Europako Gabonetako Hiriburua (100.000 biztanle baino gehiago) eta Europako Gabonetako Herria (10.000 baino gutxiago). Horretarako, Udaleko, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Arloko eta Komunikazio Arloko teknikariek proiektu oso bat egin dute, hain egun seinalatuetan hirian antolatzen diren ekimen guztiak biltzen dituena.
Sariak banatzeko ekitaldia azaroaren amaieran izanen da, Brnon (Txekiar Errepublika), hain zuzen ere iaz Europako Gabonetako Hiriburu aukeratu zuten herrian.
Sari horiek aitorpen sinbolikoa dira, eta, horri esker, saritutako herriek sariaren logoa erakutsi ahal izanen dute hainbat euskarri kulturaletan, turistikoetan eta abarretan. 2018an Medina de Rio Secok (Valladolid) lortu zuen aitortza hori, eta Gabonetako ospakizunetan erreferente gisa duen irudia indartzea lortu du; iaz, berriz, Waterfordera (Irlanda) joan zen saria.
PROIEKTUEN BALORAZIOA
Eguberrietako Europako Hiria aukeratzeko, epaimahaiak funtsezko hainbat alderdi hartzen ditu kontuan: aurkeztutako proiektuaren koherentzia eta sendotasuna, jarduerek eta helburuek Gabonetako eta Europar Batasuneko balioak islatzen dituztela ziurtatuz; proiektuaren eragina sektore estrategikoetan, hala nola kulturan, merkataritzan, hezkuntzan edo turismoan; herritarren eta erakunde, instituzio, merkatarien elkarte edo ikastetxeen parte-hartzea eta lankidetza.
Halaber, publiko desberdinetara egokitzea, lankidetza publikoa edo tokiko ondarearekiko elkarrekintza, epe luzeko inpaktuaz gain.
Jarraian, Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Sailak antolatutako 2024ko Gabonetako Erakusleihoen Herri Lehiaketan parte hartu duten 24 establezimenduen argazkiak er...
Estella-Lizarrako Jaiotzen Ibilbidea egin daiteke jada. Ibilbide horretan 12 establezimenduk parte hartzen dute, eta Lizarrako Udalak bigarren urtez jarri du martxan, Lizarrer...
El próximo lunes, día 9 de diciembre, comienza una nueva campaña de bonos para poder realizar compras en alrededor de 150 establecimientos de la ciudad con un 20% de descue...