Asteazkenetik aurrera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko %20ko hobaria eska daiteke Estella-Lizarrako Udalak autobus geltokiaren ondoan jarritako puntuetan
Helbide fiskala hirian duten pertsona eta erakundeek baliatu ahal izanen dute deskontu hau

Gaur egun, Estella-Lizarrako Udalak badu PAMIF bat (Basoetako Suteen Arriskuetarako Udal Jarduketa Plana), Babes Zibilak homologatua. Plan horren barruan, hainbat prebentzio-ekintza jasotzen dira, eta gaur hasi dira lanak hiri- eta baso-interfazearen lehentasunezko eremuetako batean (hirigunearen eta landaredia duten eremuen arteko mugetan).
Hain zuzen ere, sastrakak kentzeko lanak hasi dituzte Zalatambor kaleko eraikinen inguruetan, bertan sastraka ugari baitago, eta lanek egun batzuk iraunen dute.
Gainera, uda honetan, Lorategietako Brigadak bideak garbitu eta hobetu zituen, batez ere Santa Barbara inguruan, suhiltzaileak eta larrialdietako beste zerbitzu batzuk bertara iristea errazteko.
Ekintza horiek Lizarran segurtasuna indartzeko, ingurune naturala babesteko eta baso-suteen arriskua murrizteko plan integral baten parte dira.
Helbide fiskala hirian duten pertsona eta erakundeek baliatu ahal izanen dute deskontu hau
Lorezaintza eta Ingurumen udal-zerbitzuek sustatutako jarduerak zuhaitzak gehitzea, ureztatze-sistema eraginkorrak eta oinezkoen segurtasuna hobetzea uztartzen ditu
Gaur arratsaldean aurkeztu da Basartea enpresak egin duen Lizarrako Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Plana. Rafael Villanueva Ingurumen zinegotziak eta enpre...