2024ko maiatzak 7

Estella-Lizarran, ekainaren 8an eta 9an, J8 NAVARRA CUP Javi Martínez oinarrizko futboleko nazioarteko txapelketa jokatuko da, 12 urtez azpikoentzat, bai gizonezkoentzat bai emakumezkoentzat

Estella-Lizarran, ekainaren 8an eta 9an, J8 NAVARRA CUP Javi Martínez oinarrizko futboleko nazioarteko txapelketa jokatuko da, 12 urtez azpikoentzat, bai gizonezkoentzat bai emakumezkoentzat, eta Oteitzan egoitza ere izanen da. 40 taldek (batzuk nazioartekoak) eta 500 bat jokalarik parte hartzea espero da.

Dagoeneko baieztatuta daude harrobi onenetako batzuen taldeak: Osasuna, Real Sociedad, Zaragoza, Huesca, Montecarlo eta hurbilagoko beste batzuk, hala nola Izarra, Arenas Aiegikoa eta Berceo.

Egako hirian Merkatondoan izanen da jarduera nagusia, eta Estella-Lizarrako Udalaren laguntza izanen du txapelketak. Argibide gehiago, txapelketaren sare sozialetan.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba