Estella-Lizarrako Udalak, Navark eta Leache Restauracion enpresekin elkarlanean, larunbat honetatik aurrera Hilobi Santuaren zaharberritze-lanak ikusteko bisita gidatuei ekingo die berriro. Izan ere, lan horiek arrakasta handia izan zuten joan den Gabonetan, eta ordu gutxiren buruan agortu ziren. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatzen eta finantzatzen dituen obrak dira.
Gainera, azken bisitak izanen dira, lanak oso aurreratuta baitaude, eta duela hilabete batzuetakoekin alderatuta zenbait berrikuntza ikusteko aukera emanen dute.
Bisitak, gaztelaniaz eta euskaraz, 5 larunbat jarraian antolatu dira (martxoaren 15, 22 eta 29an, eta apirilaren 5 eta 12an), eta hiru txanda izanen dira egun bakoitzean: 9:00etan, 10:15ean eta 11:45ean. 50 minutu inguruko iraupena dute eta prezioa 5 eurokoa da, gehi kudeaketa gastuak. Online bakarrik eskura daitezke hemen: https://visitarestella.com/visita-restauracion-sepulcro-estella
Aste gutxiren buruan amaituko diren obretako bisitetan aldamiora igo beharra dago. Hori dela eta, 16 urtetik gorako eta mugikortasun, bertigo eta bestelako arazorik ez duten pertsonentzat diseinatuta daude. Gainera, oinetako egokiak eramatea gomendatzen da. Bisita bakoitza 15 pertsonara mugatuta dago.