2025eko martxoak 21

Astelehen honetan, martxoak 24, hasiko da Arieta Haur Eskolan datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko epea

Apirilaren 4ra arte egonen da irekita, egun hori barne

Datorren astelehenean, martxoak 24, hasiko da Arieta Haur Eskolan datorren ikasturterako aurrematrikulazioa egiteko epea, eta apirilaren 4ra arte egonen da zabalik.

Egun horietan, familiei aurrez aurreko eta telefono bidezko arreta eskainiko zaie, prozesuan laguntzeko. Zentroan bertan izanen da, 9:00etatik 13:30era, 948 552039 telefonoan. Aldez aurretiko hitzordua behar da.

Aurten prozesua EDUCA plataformaren bidez egitea ezarri du Hezkuntza Departamentuak. Horrek esan nahi du eskaerak plataforma horren bidez tramitatuko direla eta familiek aurkeztuko dituztela edo zentroko langileen laguntzarekin.

Aurrez aurre aurkeztuz gero, eskaera bat eginen da atariko izapideen katalogoan navarra.es eta Udalaren webgunean proposatutako ereduaren arabera. Ondoren, erakunde titularra arduratuko da eskaera EDUCAn sartzeaz.

Hona hemen prozesurako behar den informazioa.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba