Gaur arratsaldean Julian Romano Musika Eskolan Santa Zezilia eguna ospatu da, kontzertu batekin eta pasa den ikasturteko ikasle onenei diplomak banatuz.
Hauek izan dira: Néstor Miró García; Oihan Osés Esquide; Lorea Nikitouchkina Aransay; Irati Sánchez Fanado; Henar Maldonado Vallejo; Izei Mendia Ciriza, Eneko Labarga Pardo; Aroa Hernández Sancho; Adriana González Cadavid; Ander Peral Zudaire; Suhar Miñano Valencia; Damaris Ochoa Armijos; Maia Lander Lizarraga; Alazne Echeverría Aramendi, Susana González El Busto; Íñigo Luquin Ruiz; y Andoni Okariz Valencia.
Gainera, omenaldi hunkigarria egin diote Salvador Martinez gaitero ezagunari.
Ondoren, Ostalaritza Tailer Eskolak egindako aperitibo zaporetsua dastatu ahal izan da: hestebete eta gazta taula; atun eta txaka sandwicha; sandwich mistoa eta begetala; ozpinetakoak; patata tortillak; patata tortilla beganoa: azenario eta txokolate bizkotxoa; glutenik gabeko koko pastak, gurin pasta eta sagar tarta.
Bihar, azaroak 22, dianak egonen dira 8.30etan ikastetxeko irakasleekin.