2023ko martxoak 27

Martxoaren 31n, ostirala, Estella-Lizarrako Itunaren sinadura ofiziala izanen da. Itun horren arabera, Udalak eta gainerako entitate sinatzaileek neurriak ezartzeko konpromisoa hartuko dute

María José Parejo ‘RNE3’-ko kazetariak eta Patxi Bisquert aktoreak ekitaldiaren amabitxia eta aitabitxia eginen dute. Ekitaldiak arratsaldez jarraituko du, herritar guztiei irekitako hitzaldi batekin

Datorren ostiralean, martxoaren 31n, Estella-Lizarrako Klimaren aldeko Itunaren sinadura ofiziala eginen da udaletxeko batzar-aretoan. Agiri horren bidez, Udalak eta udalerrian diharduten gainerako toki-erakunde eta elkarteek beren gain hartuko dute erantzukizuna eta konpromisoa hartuko dute ere klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurriak hartzeko.

Neurri horien artean, karbono-aztarna urtero kalkulatzea eta klima-aldaketara egokitzeko eta hura leuntzeko neurrien planean aurrera egitea.

Ekitaldian buru izanen dira Koldo Leoz alkatea eta Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria. Halaber, María José Parejo Blanco ‘El bosque habitado’ (“RNE3”) programako zuzendaria eta Patxi Bisquert (“Tasio”) aktorea izanen dira ekitaldiaren amabitxia eta aitabitxia.

Ekitaldiaren amaieran, Udalaren atzeko lorategian landare-mandala bat sortuko da, material birziklatuz eta landare biziz egina. Sinaduran parte hartzen duten pertsonek eginen dute.

Arratsaldean, Parejok eta Bisquertek hitzaldia emanen dute Kultur Etxean (19:15ean), ‘Klima eta herritarrak’ izenburupean eta herritar guztiei irekita.

IRAUNKORTASUN ESKOLA

Bestalde, martxoaren 30ean, osteguna, 19:15ean, eta Jasangarritasun Eskolako jardueren artean, Lursarea-Nafarroako Lurralde eta Jasangarritasuna Agentziak ‘Estella-Lizarra klimaren aldeko ituna, eta zer egin dezakezu zuk?’ izeneko tailerra eskainiko du. Kultur Etxeko ekitaldi aretoan izanen da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba