2024ko otsailak 22

‘Acelera Pyme en Ruta’ proiektuaren ibilgailua datorren asteartean, martxoak 5, iritsiko da Lizarrara, tokiko merkataritzaren eta inguruko enpresa handi eta txikien digitalizazioa sustatzeko

Foto noticia

‘Acelera Pyme en Ruta’ proiektuaren ibilgailua datorren asteartean, martxoak 5, iritsiko da Lizarrara, tokiko merkataritzaren eta inguruko enpresa handi eta txikien digitalizazioa sustatzeko. Atzo egin zen aurkezpenean Marta Ruiz de Alda alkatea egon zen.

Egaren hiria izanen da ibilgailuak eginen duen lehen geralekua, eta datozen hilabeteetan Nafarroako zortzi herri zeharkatuko ditu. Nafarroako Acelera Pyme Landa Eremuko Bulegoa ekimena Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak kudeatzen du eta ekimenean Diario de Navarrak ere parte hartzen du.

Zehazki, egun osoan aparkatuko da geltoki inguruan. Jardunaldian industria-sektorearentzako topaketa bat eginen da, enpresen partaidetzarekin, eta saltokiak ere bisitatuko dira informazioa emateko. Arratsaldean tailer praktikoak izanen dira.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba