Datorren larunbatean, ekainaren 26an, hasiko da 2021 Partaidetzako Aurrekontuetan aurkeztutako proiektuen bozketa, Udalaren web orriaren bidez. Parte-hartzea oso erraza da, eta Lizarran gaur egun erroldatuta dauden eta 16 urte edo gehiago dituzten guztiek parte hartu ahal izanen dute (abenduaren 31 arte betetzen dituztenak barne).
Parte-hartzaile bakoitzak bederatzi proposamen finalistetatik hiru aukeratu beharko ditu: 3 puntu, 2 eta 1 emanez hurrenez hurren. Gaztelaniazko nahiz euskarazko bertsioetan bozka dezakete webgunearen azaletik (www.estella-lizarra.com). Albiste nagusian esteka bat jarriko da Udalaren Egoitza Elektronikora, botoa eman ahal izateko. Datu pertsonal batzuk sartu besterik ez da egin behar segurtasun handiagoa izateko, eta, beraz, oso erraza izanen da, parte hartzeko ez baita beharrezkoa ez ziurtagiririk ez PIN berezirik.
Webgunean bozkatzen ahalko da uztailaren 4ra arte (egun hori barne). Hala egiten ez dutenek uztailaren 5etik 11ra egin ahal izanen dute, parte hartzeko postontzietan jaso eta han entregatu ahal izanen diren inprimakiak betez. Sei dira: Udaletxea, Liburutegia, Gazteriaren Etxea, Kultur Etxea, Kiroldegia eta Musika Eskola.
Gogoan izan behar da boto gehien lortzen dituzten 4 proiektuak gauzatzen direnak izanen direla, bakoitza 25.000 euroekin, gehienez
BOZKA DAITEZKEEN BEDERATZI PROPOSAMENAK
- Heltzeko eskailerak egitea Merindadea kaletik, lorategi aldetik, Agua Saladako igerilekuraino. Ezponda gainditu nahi da, errepidez bira osoa egin beharrik gabe.
- Hiria horma-irudi eta/edo eskultura gehiagoz hornitzea, turismoa erakar dezakeen ibilbidea sortzeko.
- Fortunato Agirre zubiko alboak pintatu eta txukundu.
- Baratze komunitarioa sortzea.
- Haur parkea Hilobi Santuan haur jolasak handitzea ekarriko lukeena.
- 2022an 75 urte betetzen dituzten Andrés eta María Puy erraldoien konponketa. Duela urte batzuk, Konpartsak buruak zaharberritzea lortu zuen, baina gainerako irudiak eta jantziak egiteko daude.
- Hainbat jarduketa Lizarra auzoan (zuhaitzak, bankuak, Gesalatz kaletik Lizarra kalerako sarbidea hobetzea, haurrentzako jolasak…).
- San Lorentzo kalexka (ezker aldeko espaloia, ur-bilketarekin, eta harresia garbitu eta konpontzea).
- Aben Seraq kaleko zorua egokitu (harria kendu eta zoru irristagaitzarekin egokitu).