Estella-Lizarrako Udala hainbat arloen bidez ari da lanean Oasi La Chantona proiektuan, eta herritarrak Ega ibaiaren ondoan dagoen berdegune hori eraldatzeko ezinbesteko osagai gisa inplikatzen ditu. Proiektu hori behin betiko fasera helduko da datorren ostiraletik aurrera, urriak 22.
Egun horretan, 15:30ean, Txoko Feministan (Kotarro kalea), izena eman duten pertsonen arteko lehen topaketa eginen da, eta larunbatean egun osoan eta igande goizean, Kultur Etxean, talentuen eta ametsen tailer-topaketa eginen da. Bertan, parte-hartzaile bakoitzak aurkeztutako proposamenak jaso eta adostuko dira, La Chantonan gauzatzeko.
Ideia da pertsona bakoitzak bere talentua komunitatearen zerbitzura jartzea, antolatzaileek azaltzen dutenez. Jarduera honetan Ino liburudendak laguntzen du. Liburudendak hiriko postalak eman ditu, jokalariek atzeko aldean bete ditzaten eta espazio berde horretarako beren ametsak adieraz ditzaten. Postal horiek jendea biltzen den lekuetan jarriko dira, bai asteburu honetan, bai hurrengoan, La Chantonan landa-lana egiten denean.
Oasi La Chantona proiektuak Nafarroako Gobernuaren 10.000 euroko diru-laguntza du hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko, eta Udaleko Berdintasun Arloak zuzentzen du.
Interesa dutenek oraindik garaiz dute izena emateko Udalaren web orriko https://www.estella-lizarra.com/proyecto-oasis-la-chantona/ inprimakiaren bidez edo oasislachantona@estella-lizarra.com helbidera mezu bat bidaliz.