2025eko azaroak 17

Datorren astelehenean, azaroak 24, irekiko da Gabonetako Ludoteka 2025-2026 programan izena emateko epea

Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak Gabonetako Ludoteka 2025-2026 programa jarri du martxan, Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrei zuzendua. Zerbitzua San Benito Kulturagunean garatuko da, sartzeko (8:00, 8:30 eta 9:00) eta irteteko (13:30, 14:00 eta 14:30) ordutegi malguekin. Programa izanen da abenduaren 22, 23, 24, 26, 29, 30 eta 31n eta urtarrilaren 2, 5 eta 7an.

Erroldatutako adin txikikoek izena emateko epea 2025eko azaroaren 24tik 28ra egongo da irekita, eta Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko da soilik, esteka honetan: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10483

Abenduaren 9an zozketa eginen da onartuen zerrenda osatzeko. Behin betiko inskripzioak, tasa ordainduz, abenduaren 11tik 14ra osatu ahalko dira. Lekurik geratzen bada, epea abenduaren 17an eta 18an zabalduko da, interesa duten gainerako familientzat.

Programak 50 leku ditu, prezio hauetan:

  • adingabea: 80 € (tasa orokorra) / 60 € (tasa murriztua)
  • adingabea: 60 € (tasa orokorra) / 45 € (tasa murriztua)
  • adingabea: 40 € (tasa orokorra) / 30 € (tasa murriztua)

Tasa murriztua familia ugariei eta guraso bakarreko familiei aplikatzen zaie.

BASES: Bases_Ludoteca_Navidad_2025_2026

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba