Udalak Arieta Haur Eskolako sei gelen eta jantokiaren egokitzapen akustikoari ekin dio
Erreberberazio-denbora erdia baino gehiago murriztea lortu da, eta giro osasungarriagoa eta erosoagoa sortu da, panel fonoxurgatzaileak erabiliz
Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) ‘That’s English’ programa, Hezkuntza Ministerioak sortutakoa, datorren ikasturtean ere Estella-Lizarran eskainiko da.
Eskolak Lizarraldea BHIn izanen dira, astean behin, ondorengo mailekin: A2, B1, B2.1 eta B2.2.
Gutxienez 16 urte izan behar dira (edo 2024 honetan bete). Matrikulak NUHEOn (Iruña) egin daitezke urriaren 31ra arte edo Lizarraldea BHIn irailaren 19an, 9:30etik 11:30era.
Programa hau erdipresentziala da, astean behin aurrez aurreko klase bat ematen da eta gero etxetik beste baliabide batzuekin lan egiten da on-line plataforma baten bidez.
Ordutegiak hauek dira:
A2 (oinarrizkoa), asteazkenak 16.00etatik 17.00etara eta beste talde bat asteazkenetan 17.00etatik 18.00etara
B1 (ertaina), astearteetan, 17:30etik 19:30era
B2.1 (ertaina), asteazkenak 18.00etatik 20.00etara
B2.2. (ertaina), ostegunak 17.30etik 19.30era
Ordutegiak eta mailak ikasleen beharren arabera alda daitezke.
Erreberberazio-denbora erdia baino gehiago murriztea lortu da, eta giro osasungarriagoa eta erosoagoa sortu da, panel fonoxurgatzaileak erabiliz
Duela egun batzuk hasi ziren Remontival Ikastetxe Publikoko jantokiko estalkia zaharberritzeko lanak, eta abuztuan zehar amaituta egongo dira. Estalkia aldatzeaz gain, ura ira...