2023ko otsailak 14

Arieta Haur Eskolan izena emateko epea martxoaren 6an, astelehena, irekiko da

Martxoaren 6an irekiko du Arieta Haur Eskolak 2023-2024 ikasturterako aurreinskripzioak egiteko epea. Epe hori martxoaren 17ra arte luzatuko da.

Aurrematrikula goizez eginen da Udaletxeko bulego orokorretan (beheko solairua) edo telematikoki Egoitza Elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/)

Martxoaren 6an, lehen orduan, Udalaren web gunean jarriko da tramitea egin ahal izateko behar den dokumentazioa azaltzen duen informazio guztia, eta bete beharreko eskabidea ere. Eskaera hori bakarrik webgunean eskuratu ahal izanen da, PDF formatuan.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo eskola ezagutzeko, 948 552039 telefonora deitu edo arieta@estella-lizarra.com helbidera mezu bat bidali.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba