Udalak udan ekinen dio Los Llanos Kulturaguneko 964 besaulkiak eta moketa hobetzeari
Eszenatokia ere berrituko da, eta guztira 220.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eginen da

CGustavo de Maeztu Museoak marrazketa tailer artistikoa eskainiko du apirilaren 26an, 11:00etatik 13:00etara, Gustavo de Maeztu Museoan Luis Garrido artistaren erakusketa dela eta, Iñaki Rifaterrak koordinaturik.
Jarduera hau Museo honetan egiten diren tailer artistikoen barruan kokatzen da, Lizarrako pinakoteka honen erakusketa-proiektuetan proposatutako gaiei buruz hausnartzeko eta haiekin konektatzeko, marrazkiaren eta praktika artistiko garaikidearen bitartez.
Oraingo honetan eta bi ordu iraunen duen ekintza baten bidez, bizitako paisaiaren gaia landuko da, zuzenean paperera edo mihisera eramana.
Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, telefonoz 948 546 037 zenbakira deituta edo aurrez aurre Gustavo de Maeztu Museoko harreran, asteartetik larunbatera 9:30etik 13:30era eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara.
Parte-hartzaile bakoitzak erabili nahi dituen marrazketa- eta pintura-materialak ekarri ahal izanen ditu, eta ezinbestekoa izanen da koadernoa eta arkatza eramatea.
Gustavo de Maeztu Museoa artearen sustapenean aritzen den erakunde bat da. Jarduera horien bidez, herritarrei programa artistikoak eskaini nahi zaizkie ingurune aberasgarri batean, non parte-hartzaileek beren sormena aztertu eta gaitasunak garatu ahal izanen dituzten.
Eszenatokia ere berrituko da, eta guztira 220.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eginen da
Antzerkiak, zinemak, musikak, baletak, Artisautza Azokak, erakusketek eta kirolak bat eginen dute egun hauetako ohiko ekitaldiekin
Gustavo de Maeztu Museoak jarduera-proposamen berri bat aurkeztu du Miguel Galano. Eguzkirik gabeko egunak aldi baterako erakusketaren esparruan, publikoari artista asturiarra...