
Gustavo de Maeztu Museoak Iñaki Rifaterra artista eta litografoak zuzendutako hiru marrazketa saio iragarri ditu. Irailaren 3an, 4an eta 5ean izanen dira, 16:30etik 18:30era. Jarduera hau Museoan egiten diren tailer artistikoen barruan kokatzen da, eta pinakotekako erakusketa-proiektuetan proposatutako gaiei buruz hausnartzea eta haiekin lotzea du helburu, marrazkiaren eta praktika artistiko garaikidearen bitartez.
Bi orduko saioak dira, 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduak, marrazketa begirada aske eta garaikide batetik esploratu nahi dutenentzat.
Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, telefonoz 948 546 037 zenbakira deituz edo aurrez aurre Gustavo de Maeztu Museoko harreran, asteartetik larunbatera 9:30etik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara, igandetan 11:00etatik 14:00etara.
Parte-hartzaile bakoitzak erabili nahi dituen marrazki eta pintura materialak ekarri ahal izanen ditu, eta koadernoa eta arkatza ezinbestekoak izanen dira.
Jarduera horien bidez, Museoak programa artistikoak eskaini nahi dizkie herritarrei, ingurune aberasgarri batean, non parte-hartzaileek beren ikus-hizkuntza garatu eta askotariko teknikak esperimentatu ahal izanen dituzten, giro lasai eta parte-hartzailean.