Gustavo de Maeztu museoaren sarreran «Sugerencias» erakusketa-gunea dago. Artearen
munduarekin lotutako gertaera deigarrienak aldi baterako biltzen dituen gunea.
Oraingoan, Angela Moreno artistaren «Nire egunetako paisaia» lana izanen da ikusgai.
Artistak leiho gisa ikusten du «Sugerencias» gunea. Bisitaria museora sartu eta Angelaren obrara
hurbiltzen da; une horretan, artearen mundua eta artistaren sorkuntza berrienak ezagut ditzake,
«Nire egunetako paisaia» lanarekin.
Kontenplazioari lotutako paisaia, kontenplazio garrantzitsua artistarentzat, egun horiek lan
autoerreferentzialtzat hartuta. Artistak berak duen denboraz eta existentziaz hitz egiten duen lana.
Lantzen ari den azken obretan, bere modeloak inguruko emakumeak dira, eta Angelak beti islatzen
du afektibitatea, oso garrantzitsua beretzat.
Ilea eta begirada elementu dinamizatzaile gisa irudikatzen ditu; xehetasun handiagoz lantzen dira,
erretratu bakoitzari izaera emanez, sentsibilitate estetikoen eta interes artistikoen desberdintasun
eta antzekotasunekin. Angelak beti ihes egin du girigilerietatik, makillajeetatik, arropa edo oinetako
deserosoetatik. Denboraren joanaren aztarnak iritsi zaizkion heinean, diren bezala onartu ditu,
bizitzako gainerako gauzak bezala. Begirada horrekin egiten ditu bere lanen erretratuak.
«Nire egunetako paisaia» obra bere azken lanetako bat da, eta gaur egun Uharteko Arte Zentroan
egiten ari den lan horietako bat, martxora arte egonen den egonaldi batean. Gaur egun, Angela
marrazkia lantzen ari da batez ere. Lan hau Angelak 2025eko udaberrian Gustavo de Maeztu
Museoan erakutsiko duen banakako erakusketaren aurrerapena da.
«Nire egunetako paisaia» lanaren erretratua Gaizki egindako emakumeak (1988) lehen banakako
erakusketan sobera geratu zen formatu handiko paperezko euskarri batean dago islatua, eta
denboraren joanaren ondorioz tonu horixka bat hauteman daitekeelako haren ertzetan, denbora
igaro duelako, artistarentzat denboraren arrasto nabarmenak oso garrantzitsuak dira.
Hainbat material artistikorekin egina: arkatzak, barra litografikoak eta grafitoa pastan. Angelari
gustatzen zaio confort eremutik kanpo lan egitea, materialen erabilerari dagokionez; denboraz,
isiltasunaren memoriaz, absentziaz eta naturaz hitz egiteko teknikak konbinatzea gustatzen zaio,
hurbileko eta eguneroko mundutik abiatuta.
«Nire egunetako paisaia» obran, beste erretratu batzuetan ez bezala, garrantzi handiagoa ematen
dio ilearen eta ehunaren xehetasunari, eta bigarren mailan uzten du begirada. Angelaren aburuz,
marrazkiaren teknika hainbat elementu eta lan egiteko modu probatzeko laborategi bat bezalakoa
da.
Erretratuaren ondoan, Angelaren lanaren uneak islatzen dituzten hamabi leiho txiki daude. Hauek
prozesuaren mundura, aurreko lanetara, tailerrera, beste lan batzuen zatietara, aurkitutako
elementuetara… hurbiltzen gaituzte. Leiho hauek beren azken lanen laborategiaren laburpena
aurkezten dute.
Bere lanean teknika eta prozedura artistikoen nahasketa aurki dezakegu. Gaur egun, marrazkia
lantzea du ardatz, eta horretarako funtsezkoa da, adierazteko modurik oinarrizkoena. Angelaren
aburuz, marrazkia marra bat da, akatsak makillatzeko zailak diren aztarnak uzten dituen teknika bat.
Harentzako marrazkia meditazioa eta kontenplazioa da. Marrazki batek begirada asko ditu, artistak
hainbat aldiz begiratzen dio modeloari xehetasunak hautemateko eta ondoren bere obran
irudikatzeko. Eta marraztutako irudiak artistari begiratzeko esperientzia du.
Irudiak azkar kontsumitzen dituen mundu baten aurrean, Angelak denbora kontzienteki aukeratzea
proposatzen du bere sormen-lanean. Geldotasunean emandako denbora eta kontenplazioan
ematen den denbora, biak aplika daitezke bai behaketan ematen duen denboran, bai obra egitean.
Angela Moreno
Villafranca de Navarra, 1960. Arte Ederretan lizentziatua 1986an EHUn. Grabatuan espezializatua, La
Lagunako Unibertsitatean irakaslea izan da eta hainbat testuingurutan teknika grafikoei buruzko
ikastaro eta tailerrak eman ditu. 1996. urteaz geroztik, Huarteko Zubiarte grabatu-tailerra zuzentzen
du. Bertan, irakaskuntza eta sorkuntza uztartzen ditu, 2003. urtetik grabatu ez-toxikoaren
materialak, produktuak eta teknikak erabiliz. 1986az geroztik, galerietan eta museoetan erakusten
du, bereziki Nafarroan.