2023ko abenduak 22

Moño de la Duquesak 2023ko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa irabazi du Cúrcumaren aurretik, bigarren postuan

Sari herrikoia, webgunean bozketa bidez erabakitzen dena, irabazi du oraingoan Optika Navarrak

Foto noticia

El Moño de la Duquesa ile-apaindegiak irabazi du 2023ko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa. Aurten ere, Estella-Lizarrako Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Arloak antolatu du, eta 38 parte-hartzaile izan dira. Ile-apaindegiak 1.000 euroko saria irabazi du, kanpainarekin bat egin zuten establezimenduetan erosketak eginez truka daitekeena.

Bigarren saria, berriz, Cúrcuma loradendari egokitu zaio, eta 500 euroko saria jaso du, erosketetan trukatzeko.

Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Batzordeko kide diren Cristina Pérez, Elisabeth Ciordia eta Blanca Regúlez epaimahaikideek erabaki dituzte bi sari horiek, baita Teder elkarteko Pilar Sanchez eta Ane Álvarez de Eulate merkataritza- eta komunikazio-teknikek ere.

Bestalde, Optika Nvarrak jaso du sari herrikoia. Azken egunotan, Udalaren web orrian bozkatu dute (2.016 parte-hartzaile izan dira guztira). 263 boto lortu ditu (%13,05) eta 300 euroko saria eskuratu du, erosketetan trukatzeko. El Moño de la Duquesak eta Marta Modak osatu dute podiuma, 213 eta 205 botoekin, hurrenez hurren.

Sariak Udaleko osoko bilkuren aretoan banatu dituzte, batzordeko eta epaimahaiko ordezkariek, eta eskertu egin dute erakusleiho guztiek lehiaketan jarri duten ahalegina, dedikazioa eta ilusioa. Hala, hiriak askoz politagoa izan dadin lagundu dute aste hauetan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba