2025eko maiatzak 15

Astelehenean, maiatzaren 19an, irekiko da Estella-Lizarrako Udalak antolatzen dituen udako ludoteketan izena emateko epea

Eskaerek eskaintza gainditzen badute, plazak zozketa bidez esleituko dira

Datorren astelehenean, maiatzaren 19an, irekiko da Estella-Lizarrako Udalak urtero antolatzen dituen Udako Ludotekan izena emateko epea, Haur Hezkuntzako 1. mailatik 11 urte bitarteko ikasleentzat. Eskabidea on-line egin beharko da, Egoitza Elektronikoaren bidez, eta maiatzaren 23ra arte formalizatu ahalko da Lizarran, Morentinen eta Aberin-Muniainen erroldatutako adingabeentzat.

Iaz bezala, eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa bada, zozketa eginen da. Zozketa hori maiatzaren 28rako dago aurreikusita. Zerrenda Udalaren webgunean argitaratuko da. Ondoren, ekainaren 4an, 5ean, 6an, 7an eta 8an izen-emateak eginen dira, eta Egoitza Elektronikoaren bidez ere ordainduko da tasa.

Plaza libreak egonez gero, ekainaren 12an eta 13an zabalduko da izena emateko epea interesa duten gainerako familientzat.

Udako ludotekak ekainaren 23an hasiko dira eta abuztuaren 29an, ostiralean, amaitu. Eta prezioek bere horretan jarraitzen dute: 40 euro astean (30 euro bigarren adingabea bada, eta 20 euro hirugarren bat bada).

Maiatzaren 19an jarriko dute izena emateko aukera, lotura honetan: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=9589

formalizatzeko behar den informazio guztia jasota dago leku horretan.

Kudeatzailea: SEDENA

Volver arriba