
Datorren astelehen honetan, uztailaren 26an, Miguel Munarriz Antzerki Gelaren lehen edizioa hasiko da Lizarran. Estella-Lizarrako Udalaren eta La Nave-Producciones Teatralesen ekimena.
Shakespeareri buruzko tailerra, ‘El amor como un campo de batalla’ izenekoa, Israel Elejalde aktoreak emanen duena, izanen da Antzerki Gelako lehen esperientzia. Prestakuntza hori goizez eginen da, 10:00etatik 15:00etara, Frai Diego Kultur Etxean.
Astelehenean bertan, Kultur Etxean ere, 19:00etan, hitzaldi bat izanen da, ‘Antzerkiaren erradiografia Nafarroan’ izenekoa. Komunitateko antzerkiko pertsona ospetsuek parte hartuko dute. Honako hauek izanen dira: Fuensanta Onrrubia (Nafarroako Antzerki Eskolako zuzendari akademikoa), Javier Pérez (NAEko zuzendari teknikoa); José María Asín programatzaile eta aktorea; Iker Bengoetxea, Antzerki Sarekoa; eta Marta Juániz aktorea (Gelaren sustatzailea Raul Urrizarekin batera). Juan Andrés Pastorrek moderatuko du.’
PROGRAMA AULA