2025eko martxoak 19

Aitor Albizu Helvetia Anaitasunako jokalariak irabazi du ‘2024ko Kirol Izarra’

Cristina Pinillos eta Javier Etxeberria kirol-galan egindako ibilbideagatik ere aintzatetsi dituzte. 250 diploma eta 14 diploma nabarmen eman dituzte

Foto noticia

Aitor Albizu Uriguen Helvetia Anaitasuna taldeko jokalariak irabazi du gaur arratsaldean ‘2024ko Kirol Izarra’, ia beteta egon den Los Llanos Kulturagunean ospatu den Kirolaren Gala zirraragarri batean.

Albizu Lizarrakoa da izatez, eta bederatzigarren postuan amaitu zuen Asobal ligan Helvetia taldearekin joan den denboraldian. Jokalari berri onenaren hautagaia izan zen, eta, gainera, eskubaloiko munduko txapelketa irabazi zuen ekainean, Espainiako unibertsitate-selekzioarekin.

Lorpen horiei guztiei esker saria eraman ahal izan du; horretan, Jihad Essoubai atletarekin, Amaia Torralba Ezkurdia badminton jokalariarekin, Unai Esparza Garín eta Julen Amézqueta Moreno txirrindulariekin, Javier Barcos Garbayo golf-jokalariarekin eta Azagrako Pedro Romero Delgadorekin (ibilaldi nordikoa) lehiatu da.

DIPLOMAK ETA DIPLOMA NABARMENAK

Ekitaldian, 250 diploma inguru eman zaizkie 2024ko kirolari nabarmenenei. Guztira, 13 klubetako kirolariei: Oncineda Saskibaloi Kluba, Belmecher Badminton Kluba, Lizarreria Eskubaloi Kluba, Acedo Hipika Kluba, Estella Badminton Kluba, Lizarrako Txirrindularitza Kluba, Zalatambor Txirrindulari Kluba, Iranzu Kirol Kluba, Hipica Irache, Ameskoa pilota Kluba, Lizar Judo Kluba, Pole Dance Sport eta Izarra Kirol Kluba,

Baita 14 diploma nabarmen ere enan dira: Paula Larrion eta Marta Larrion (badmintona), Daniel Chasco (badmintona), Aner Garcia (triala), Aiala Sesma eta Ane Zugasti (gimnasia erritmikoa), Blanca Canton (badmintona), Nelly Iriberri (badmintona) Maite Martinez (hípica), Mikel Azcona (triala), Pablo Cerezo (tiro olimpikoa), Edurne Izcue (txirrindularitza), Iker Villar (txirrindularitza) eta Natalia Isaba (orientazioa).

Horrez gain, beste bi une oso berezi ere izan dira: ‘Baldintzarik gabeko izarra’ saria eman diote Cristina Pinillosi –bere bizitzan hainbat klubi lotua eta Gorputz Hezkuntzako irakaslea 36 urtez–, eta ‘Bizitza osoko izarra’ saria eman diote Javier Etxeberria txirrindulari ohiari.

Galara Udaleko ordezkariak joan dira, tartean Marta Ruiz de Alda alkatea eta Carlos Rubio Kirol zinegotzia, baita Sandra Muñoz Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendariordea ere. Era berean, Pole Dance Sport akademiak, Belarts Dantza Eskolak, Ainhoa Egizabal Dantza Eskolak eta Julian Romano Musika Eskolako ikasleek ere parte hartu dute.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba