2026ko martxoak 24

Ostegunean, apirilaren 2an, SKE (ZAC) eta AME (ZEL) eremuetan ibilgailuen aparkatzeari eta zirkulazioari buruzko aldaketak sartuko dira indarrean

Datorren ostegunean, apirilaren 2an, Lizarrako erdigune historikora eta merkataritza-gunera ibilgailuekin sartzeko sistema arautzen duen Udal Ordenantzaren aldaketa sartuko da indarrean, SKE (Alde Zaharrerako Sarbide Kontrolatuko Eremua) eta AME (Aparkatze Mugatuko Eremua, merkataritza-eremuan) izenez ezagutzen direnak.

Hauek dira berrikuntza nagusiak:

AME EREDUA

  • Ibilgailu elektrikoek gainerako ibilgailuek AME eremuan aparkatzeko dituzten muga berberak izanen dituzte. Gehienez 90 minutuz aparkatu ahal izanen da 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera. Ordutegi horretatik kanpo (14:00etatik 17:00etara eta 20:00etatik 9:00etara) ez da mugarik egonen. Larunbatetan, 90 minutuko muga 9:00etatik 14:00etara aplikatuko da, eta arratsaldez librea izanen da. Igande eta jaiegunetan egun osoan zehar aparkatu ahal izanen da.

Ordenantzaren arabera, halaber, Entrañas aldapa laster sartuko da aparkatze mugatuko eremuan. Neurri hori kamerak jartzearen eta eremua margotzearen zain dago, eta, beraz, oraingoz, erabilera librekoa izanen da.

SKE EREMUA

  • SKE eremuan zamalanetako ibilgailuentzako ordutegiak zabaldu dira: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara ibili ahal izanen dira, eta larunbat eta jaiegunetan 9:00etatik 13:00etara. Hori bai, merkatu egunetan, 11:00etatik 15:00etara, Foruen plazarako eta Santiago plazarako sarbideak mugatuta egonen dira.
  • SKE eremuaren barruan baimendutako merkataritza-establezimenduen titularrek asteko egun guztietan zirkulatu ahal izanen dute beren establezimendutik gertuen dagoen zonatik, zamalan-eragiketa txikiak egiteko, gehienez ere 30 minutuz.
  • SKE eremuan zirkulatzeko baimena lortu ahal izanen duten ibilgailuen Baimendutako Gehieneko Masa (BGM) 3,5 tonatik 5,5era pasatuko da.

Gainera, gogorarazten da SKE eremurako baimenekin etxetik edo establezimendutik hurbilen dagoen eremutik bakarrik ibil daitekeela.

ORDENANTZA: Anuncio – Boletín Oficial de Navarra 44 de 2 de marzo. Aprobación modificación ordenanza ZAC Y ZEL_

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Trafiko mozketa Zumalakarregi kalean

Asteazkenetik aurrera, urtarrilaren 21etik aurrera, Zaldutik Zumalakarregi kalera doan ibilgailuentzako sarbidea itxi eginen da, galtzada asfaltatzeko lanak eta inguruko azken...

Volver arriba