2024ko irailak 24

Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak (INCIBE) Estella-Lizarrara hurbilduko du datorren astean bere ‘roadshow’-a, mundu digitalean modu dibertigarri eta zirraragarrian babesten laguntzeko

Klaratarren aparkalekuan jarriko da urriaren 1etik 5era, eta famliliek, ikastetxeek, enpresek eta herritarrek parte har dezakete, oro har

Foto noticia

Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak (INCIBE) Lizarrara hurbilduko du datorren astean bere “roadshow”-a, hau da, herrialde osoan zehar zibersegurtasuna enpresei, herritarrei, familiei eta adingabeei (familiak barne, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik gorako ikastetxeak, etab.) hurbiltzeko egiten ari den kontzientziazio-esperientzietako bat.

INCIBEtik gogoratzen dutenez, “gaur egungo aro digitalean denok gaude zibermehatxuen eraginpean: iruzurrezko mezuak, albiste faltsuak, aplikazio maltzurrak…”. Horregatik, zeure burua babesten ikasi nahi baduzu, ekimen honek “aukera ematen dizu modu dibertigarri eta interaktiboan egiteko”-

Ezagutza-maila desberdinetara egokitutako joko honetan, parte hartzen duten pertsonek eguneroko mehatxu digital nagusiak zeintzuk diren, linean nola babestu eta Internet modu arduratsuan nola erabili ikasiko dute.

‘Roadshow’-a Klaratarren aparkalekuan jarriko da urriaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean. Jarduera doakoa da, eta ordubete irauten du (25 pertsona inguru aldi bakoitzean).

Parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek roadshow@incibe.es helbidera idatzi edo 919 05 31 63 telefonora deitu dezakete. Taldean joan nahi izanez gero, Institututik erraztasunak jarriko dituzte parte hartzea koordinatzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO: Dosier de prensa #ExperienciaINCIBE_ROADSHOW (002)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MÁS INFORMACIÓN: Dosier de prensa #ExperienciaINCIBE_ROADSHOW (002)

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba